Kimikako sektorea
Patronalak Estatuko hitzarmena aplikatzen jarraitu nahi du

ELA, CCOO, LAB eta UGT sindikatuak CONFEBASK, CEBEK, SEA, ADEGI patronalekin eta Bizkaiko Enpresa Kimikoen Elkartearekin bildu dira Euskal Herriko lan baldintzak negoziatzeko eta Estatuko hitzarmena aplikatzeari uzteko. Izan ere, kimikoen hitzarmena oso prekarioa da: soldata txikiak, lanaldi luzeak eta Hego Euskal Herriko enpresetan lan egiten duten 23.000 pertsona baino gehiago prekarizatzen dituzten gainerako elementuak dira. Hala ere, patronalek aplikatzen jarraitu nahi dute, estatuko hitzarmenak berak negoziazio esparru berriak irekitzeko aukera ukatzen duela argudiatuz. Adierazi dute, halaber, enpresak pozik daudela estatuko hitzarmenarekin.
ELArentzat, sektoreko lehen sindikatuarentzat, ez da ezustekoa jasotako erantzuna. "Euskal patronalak eroso sentitzen dira Madrilen negoziatutako baldintzak aplikatuz", deitoratu du.
Positibotzat jo du lau sindikatuek sektoreko hitzarmen probintzialen negoziazioa defendatzea EAEn. Bestalde, ez du ulertzen Estatuko bi sindikatuek asmo berari erantzun izana, Nafarroan ezezkoa emanez. “Hego Euskal Herrian lan egiten dutenek, EAEn edo Nafarroan, neurri berean pairatzen dute prekaritatea”, baieztatu du.
Patronalen ezezkoaren aurrean, ELAk mobilizaziora deitu du, Euskal Herriko errealitate soziolaboralean oinarrituta hitzarmen berri bat negoziatzeko, hitzarmen sektorial onak lortzeko, beti ere, enpresa hitzarmenekin hobetu daitezkeenak.