Gipuzkoako Salgaien Errepideko Garraioa
Patronalak ez du hitzarmena berritu nahi eta uko egiten dio lan baldintzak Gipuzkoan bertan negoziatzeari

Izan ere, sindikatuek otsailaren 7an bilera batera deitu zuten patronala. Hala ere, ez zen agertu, Madrilen garraio-enpresentzako III. Akordio Orokorra negoziatzen ari zirela argudiatuta. "Ez dugu onartzen Madrilen negoziazio baten atzean ezkutatzea, Gipuzkoan ez negoziatzeko. "`Madrilgo erara´ egindako negoziazioak dira, eta Euskal Herriarentzat dakarten gauza bakarra murrizketak eta eskubideen galerak dira ", salatu du ELAk.
Hauxe da egungo egoera:
• Erosahalmenaren galera. 2009tik ez da igoerarik izan.
• Subrogaziorako eskubiderik gabe. Sektorean erabateko subrogaziorako eskubidea bermatzeko eskatu dute.
• Lanaldi murrizketarik gabe. Bizitza pertsonala eta profesionala uztartzea eskatzen dute.
• Gipuzkoan hitzarmena aplikatu gabe. Enpresa batzuk estatuko sektore hitzarmenak aplikatzeko aprobetxatzen ari dira (mezularitza, paketeria, etab.).