BIZKAIKO METALEKO MAHAIA
Patronalak ez du urratsik egin nahi hitzarmenaren negoziazioan
2026/03/12
- Industria eta Eraikuntza
- Industria eta Eraikuntza
- Bilbo
- Ibaizabal-Nerbioi
- Eskumaldea
- Gernika-Durango
- Ezkerraldea-Kadagua
ELArentzat ezinbestekoak dira hitzarmena aplikatzeko bermea izatea, baita KPItik gora soldata igoerak ere.
Hitzarmen berria adosteko, ELArentzat ezinbestekoa da hitzarmena aplikatzeko bermeak izatea, KPItik gorako soldata igoerak ziurtatzea eta azpikontratatutako kolektibo guztien subrogazioa bermatzea. Horiek dira, besteak beste, gaur egin den laugarren negoziazio mahaian aurkeztu dituen aldarrikapenetako batzuk.
Gaur, martxoak 12, Bizkaiko metalaren sektorearen laugarren bilera egin da. ELAk ziurtatu du sindikatuen proposamenei heldu beharrean, patronalak muzin egiten diola langileen arazoak konpontzeko neurriei buruz hitz egiteari. "Negoziazioa luzatzeko aitzakiak baino ez ditu jartzen", deitoratu du sindikatuak.
Bestalde, ELAk mahai gainean jarri ditu hitzarmen berri baterako ezinbestekotzat jotzen dituen edukiak
- Hitzarmena aplikatuko denaren bermea.
- KPItik gorako soldata igoerak, erosahalmena bermatzeko.
- Lanaldia murriztea, lan baldintza bidezkoagoak lortzeko.
- Antzinatasun plusa aktibatzea.
- Azpikontratatutako kolektibo guztien subrogazioa bermatzea, zerbitzua kanporatzeak prekaritatea eragiten duelako.
- Soldata arrakala eta sektoreko desberdintasunak ezabatzeko neurriak eta klausulak aplikatzea.