Bizkaiko Arte Grafikoak

Patronalak negoziazioa blokeatu du berriro, sindikatuekin deitutako bilerara agertu gabe

2024/06/04
Beste 3 greba egunen atarian, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuen ustez, “onartezina” da Bizkaiko Arte Grafikoen patronala ez agertzea gaur, ekainaren 4an, adostuta zegoen Hitzarmenaren Negoziazio Mahaiaren bilerara. Bilera Precoren instalazioetan egin behar zen, aurreko 16 bileretan bezala, baina Cebekek ez joatea erabaki du.

Kontuan hartuta ekainaren 11, 12 eta 13an sektorean beste greba egun batzuk deitu direla (guztira 7 egun azken 2 hilabeteetan), sindikatuek uste dute erabaki hori “larria eta arduragabea” dela, eta sektoreko langile guztiekiko errespetu falta dagoela.

Egoera horren aurrean, sindikatuek grebarekin bat egitera eta mobilizazioetan parte hartzera deitu dute.