Petronor eta Tubacex-eko langileak enpleguaren defentsan manifestatu dira Bilbon

2021/05/07
Petronorreko langileek manifestazioa egin dute gaur goizean, enpresan inposatu nahi duen EREaren aurka. Manifestazioarekin bat egin dute Tubacexen grebalariek. ELAk salatu du zuzendaritza fede txarrez ari dela enpresan ezarri nahi duen Enplegu Erregulazioko Espedientearen (EEE) negoziazioan

Sindikatuak adierazi duenez, zuzendaritzak negoziazio mahaitik kanpo eraman nahi du prozesua. Petronorrek prozesua luzatu nahi duela dio sindikatuak, ez baitu aurkeztu negoziazio-batzordeak eskatutako beharrezko dokumentazioa.

ELAk berretsi du EEE hori "ulertezina eta justifikaziorik gabekoa" dela, eta gogorarazi du Repsol dela enpresa horren bazkide nagusia (% 85), eta produktu gordinen erosketa eta salmenta horien bidez egiten dela, eskaera-zorroa baldintzatuz, eta taldeko beste findegi batzuetara eraman daitekeela.