Siemens Gamesa
Plantilla murrizteko asmoari uko egitea eskatu dio ELAk zuzendaritzari lehen enplegu mahaian

ELAk deitoratu du Siemens Gamesako zuzendaritzak ez duela informazio garrantzitsurik eman plantilla murrizteko asmoari buruz, irailaren 10ean izan den lehen enplegu mahaian. Bi hilabetez bilduko dira sindikatuak eta enpresa zuzendaritzak maiatzean iragarritako kaleratzeen inguruan hitz egiteko. Espainiako Estatuko bulegoetan ehunka pertsonek galduko lukete lana, eta horien lanpostuak suntsituko lituzkete. Iragarritakoa gertatuko balitz, seigarren kaleratze kolektiboa izango litzateke, 2017an Siemensek Gamesa zaharra xurgatu zuenetik. ELAk Nafarroako Gobernuari, Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari eskatu die esku har dezatela, eta diru publikoz laguntzen bada, enpleguari eusteko baldintza jartzea.
https://www.ela.eus/eu/industria-eta-eraikuntza/albisteak/plantilla-murrizteko-asmoari-uko-egitea-eskatu-dio-elak-zuzendaritzari-lehen-enplegu-mahaian
https://www.ela.eus/eu/industria-eta-eraikuntza/albisteak/plantilla-murrizteko-asmoari-uko-egitea-eskatu-dio-elak-zuzendaritzari-lehen-enplegu-mahaian/@@download/image/siemens.jpeg