CIE AUTOMOTIVE GOIAIN (LEGUTIO)

Produkzioa geldiarazi dute greba mugagabearen lehen egunean

2023/05/15
CIE Automotive Euskal Herriko multinazionalaren Legutioko langileen %100ak bat egin du grebarekin.
Goizeko lehen ordutik produkzioa guztiz geldiarazi da Legutioko CIE Automotive Goiain lantegian. ELAk ordezkatutako 30 langileek lehen hitzarmen kolektiboa negoziatzen ari dira. Plantillaren aldarrikapen nagusien artean daude KPIaren araberako soldata igoerak, urteko lanaldia 1.700 ordutik behera murriztea eta soldata taulak berrikustea.
 

CIE Automotivek 90 milioiko emaitza garbia izan zuen aurtengo lehen hiruhilekoan, aurreko ekitaldiko aldi berean baino % 9,6 gehiago, eta ustiapenaren emaitza gordina 179,3 milioikoa izan zen, iazko lehen hiruhilekoaren aldean % 13,8ko hazkundearekin.