GIPUZKOAKO ERAIKUNTZA

Protestak hitzarmenaren negoziazioetan aurrera egiteko

2025/05/23
Gipuzkoako Eraikuntzako hitzarmena urte hasieran hasi ziren negoziatzen. ELAk ia %75ko ordezkaritza du sektorean eta bere eskakizun nagusiak garbiak izan dira: KPItik gorako soldata igoerak, lanaldi murrizketa eta subrogazio eskubidea, besteak beste. Hitzarmenaren negoziaketan eduki nagusienak adostea falta da, horregatik ELAk protestak areagotzea erabaki du.

ELA urteak daramatza salatzen sektoreko hainbat langileren egoera prekarioa. Izan ere, azpikontrata kate luzeen bidez, zenbaitetan langileei ez zaie hitzarmena aplikatzen. Eta lan prebentzio eta osasunean asko dago hobetzeko.

Patronalak ez die langileen eskakizun nagusiei erantzuten, garrantzitsuak diren gai sozial batzuetan adostasuna lortu bada ere: trans kolektiboarentzat eskubideak, euskara planen negoziaketa edo jazarpen protokoloa.

Egoera ikusita, ELAko militanteek protesta egin dute berriro hainbat obren aurrean, esanez, gauzak horrela jarraituz gero, protestak areagotu egingo direla.