SAPAn zortzi greba egun deitu dituzte enpresaren pasibotasunaren aurrean

Greba-egun horien helburua enpresako langileen lan-baldintzak duintzea da. Izan ere, azken hamarkadan beren soldatak urtez urte izoztuta geratu dira, oraindik berreskuratzea espero duten erosteko ahalmena galduz. Baina hori alde batera utzita, funtsean, enpresa behin betiko hitz egitera eta negoziatzera eser dadin bilatzen da. Oraingoz, enpresak negoziazioa eta erantzunak nahita luzatu ditu, eta gainera, ez da enpresa-proposamenik izan mahai gainean.
Dena den, egoera hori ez da nobedade bat. laz, langileek greba mugagabea deitu behar izan zuten, urteetako lehen igoera itxi ahal izateko (KPl+o/o 0,8). Enpresa hau zuzentzen duen taldearen azpijokoen beste adibide bat. Aperribay familia, kirol arloan eskuzabal baino eskuzabalago agertzen da, baina enpresa pribatuan, berriz, 170 langile baino gehiago bere ardurapean dituen arren Batzordearekin hitz egitera ere ez da esertzen.
SAPAko batzordeak eta langileek argi utzi dute: ez dute onartuko bilera baldar gehiagorik; krisi garaian galdutako erosteko ahalmena berreskuratu nahi dute; eta, batez ere, errespetua eskatu dute.