BIZKAIKO ARTE GRAFIKOAK
Sindikatuek grebaren azken eguna baliatu dute patronalari negoziazioak ez blokeatzeko eskatzeko
Ziklo honetako grebaren azken egunean (apiriletik 12 egun izan dira guztira) mobilizazioak egin dira lehenengo Imprenta Garcinuño-n (Trapaga) eta ondoren Bilbon. Eguna amaitzeko manifestazio jendetsua egin da Bilboko kaleetan; manifestazioa patronalaren egoitzaren aurrean amaitu da.
Sindikatuek eta sektoreko langileek erosahalmena bermatuko duen hitzarmen bat berreskuratzea eskatzen dute, aplikatzeko bermeekin eta beste hobekuntza batzuekin. Ez dute aparteko ezer eskatzen, patronalak faltsuki adierazi duen bezala; soilik bidezkoa den gauza bat eskatzen dute, non eta urteetan prekaritatea nagusi izan den sektore batean.
Bada garaia Cebekek eta sektoreko enpresa garrantzitsuek –Grafo, Biolid, Garcinuño Inprimategia...– hausnartu eta mahai gainean eduki egokiak jartzeko. Hori gertatzen ez bada, borroka izango da berriro helburu horiek lortzeko bidea.