KIMIKAK
Sindikatuek patronalak deitu dituzte sektoreko negoziazioari ekiteko

Joan den ekainean ELAk iragarri zuen Hego Euskal Herrian kimika sektoreko negoziazioa aktibatzeko asmoa zuela. Azken hiletan sindikatuen arteko hainbat bilera izan da, eta horietan ELAk, CCOOk, LABek eta UGTk erabaki dute EAEko patronalei eskatzea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan hitzarmen probintzialak negozia daitezela.
Sektoreko lan baldintzak arautzen ditu Madrilen negoziatzen den estatu mailako hitzarmen batek, eta “oso prekarioa” da: kimikan nagusi dira soldata kaskarrak, lanaldi luzeak eta prekaritatea orokortzen duten beste hainbat baldintza dira nagusi, EAEn arlo horretan lan egiten duten 17.000tik gora langileen kalterako.
Gauzak horrela, ELAk uste du badela garaia lan baldintzak Euskal Herriko errealitate soziolaboralaren baitan negoziatzeko. “Lan hitzarmen duinak behar dira, enpresa hitzarmen egokiekin hobetuta”, dio. Halaber, estatuko patronalei eta negoziazio mahaiari eskatu die ez dezatela eragotzi euskal eremuko negoziazioa.