Soldatak, lanaldia eta lan segurtasuna izango dira ELAren ardatzak Gipuzkoako eraikuntzan

2022/02/23
ELAk Gipuzkoako eraikuntzaren sektoreko hitzarmen kolektiboa berritzeko plataforma aurkeztu du. ELAk gehiengo osoa du (% 72,46) 18.000 langilek lan egiten duten sektore horretan. Hiru dira ELAren datozen bi urteetarako plataformaren ardatzak: soldatak KPIaren gainetik %1,25 igotzea; lanaldia 8 ordu murriztea urtero, eta lan-segurtasuna bermatzeko neurriak ezartzea.

Gainera, ELAk lizentziak eta kontziliazioa hobetzea eta hitzarmena aplikatzeko bermeak hobetzea aldarrikatu du. ELAk Gipuzkoako eraikuntzan prekarietatearekin amaitzea du helburu, eta Administrazioak gai horretan duen erantzukizuna nabarmendu du. Horretarako, ezinbestekoa da administrazioek obrak prezio justuekin lizitatzea, hitzarmenaren aplikazioa bermatzeko.