Tapia Sailburuak rol aktiboa hartu du La Naval behin betiko ixteko prozesuan

2018/11/09
Azken urteotan administrazioek likidazio prozesuak bultztu dituzte, ustez inbertitzaile berriak erakartze aldera, baina horien fruitu bakarra itxierak eta kaleratzeak izan dira. ELAk aldarrikatzen du La Naval estrategikoa dela Euskal Herrirako eta, jarduera zein proiektuak ezagututa, ezinbestekoa dela finantziazio egokia bermatzea, mundu guztian zehar honelako ontziolekin gertatzen den bezala.

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapenerako sailak La Navaleko enpresa-batzordeari haren aholkularitza juridikoak egindako txosten bat helarazi dio. Txostenaren helburua da sailaren beraren posizioa justifikatzea, hots, ezer ez egiteko erabakia zuritzea.

Laburtuz, txostenak honakoak esaten ditu:

- "Ezin dira eskualde mailako laguntzak eman jarduera garatzen den inguruaren egoera kaskarra dela esanez, krisian dagoen enpresa bat baita".

- "Enpresak salbatu eta berregituratzeko laguntzen inguruko Zuzentarauen baitan ezin dira laguntzak eman, sozietatearen desegitea dela eta".

- "Ez dirudi sozietateari eman ahal dakizkiokeen laguntzak inbertitzaile pribatuaren printzipioan koka daitezkeenik, eragile pribatuek interes handirik ez baitute agertu proiektua sostengatzeko".

- "Oso zalantzazkoa da sostengu publiko berri bat egingarria denik".

Ondorio hauekin Tapiaren sailak atea itxi nahi dio La Navalen etorkizuna ziurtatzeko edozein esku hartze publikori. Gaurkoz euren helburua EREaren onarpena da, eta honek behargin guztien kaleratzea eragingo luke, baina atzean ez dago benetako proiekturik. Sailburuak behin eta berriz esaten du "inbertitzaile serio" bat behar dela, baina ez dua ipatzen La Navaleko zuzendaritzan parte hartu dutela Ingeteamek eta Astilleros Muruetak, zeintzuk ez duten inolako kritikarik jaso Sailaren aldetik.

Azken urteotan administrazioek likidazio prozesuak bultztu dituzte, ustez inbertitzaile berriak erakartze aldera, baina horien fruitu bakarra itxierak eta kaleratzeak izan dira. ELAk aldarrikatzen du La Naval estrategikoa dela Euskal Herrirako eta, jarduera zein proiektuak ezagututa, ezinbestekoa dela finantziazio egokia bermatzea, mundu guztian zehar honelako ontziolekin gertatzen den bezala.

ELAk dagoeneko joan den irailean honakoa esan zuen: "sailburuak ederki asmatu du hedabideen aurrean eromenezko jarduera egiten, arreta arazoaren muinetik desbideratzeko, baina inoiz ez konponbiderik emateko". Zoritxarrez, aurrez idatzitako gidoiarekin jarraitzen dugu. Eta are okerragoa izan da Tapia andereak enpresa-batzordearekin zuen bilera batetik alde egin duela kritikak entzun dituenean; horrelako gutxiespena soilik langileen ordezkarien aurrean erakutsi du, egundo ez patronal edo enpresetako arduradunekin.