Tubacexeko EREen aurkako epaiketa hasi da

2021/06/21
Tubacexeko langileek elkarretaratzea egin dute Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren aurrean, enpresak Laudion eta Amurrion aurkeztutako enplegu-erregulazioko espedienteen aurkako lehen epaiketa hasi ostean. Bilbon kontzentratu diren langileek EREa errefusatu dute, pandemiaren aurreko azken urteetan milioika euroko irabaziak izan dituen enpresa bati buruz ari garelako. Bitartean, langileek 130 egun daramatzate greba mugagabean.

Edu Ibernia ELAko kide eta Enpresa Batzordeko arduradunak konfiantza agertu du epaiketa hasi aurretik. "EREen negoziazioan argi geratu da aurkeztu dituzten arrazoiak guztiz koiunturalak eta denborazkoak direla, pandemia baten ondorioz. Irtenbidea egoeraren araberako neurriak hartzea zen. ERE horiek bidezkoak ez direla frogatzeko argudioekin eta arrazoiekin sartu gara epaiketan. Espero dezagun justiziak hala ikustea eta gatazka egoera hori iraultzea, kaleratutako 128 pertsonak beren lanpostuetara itzuliz".