Tubacexeko langileek kontzentrazioa egin dute zuzendaritzaren Derioko bulegoen aurrean, konponbide bat eskatzeko

2021/09/08
Tubacexeko langileek auto karabana egin dute Laudioko lantegitik Derioko bulegoetara, eta kontzentrazio egin dute bertan, enpresaren immobilismoa eta itxikeria salatzeko.

ELAk salatu du zuzendaritzak ez duela negoziatzeko borondaterik akordio bat lortzeko. Azpimarratu duenez, gertaera hori oso argi ikusi da ABEEren negoziazioan; izan ere, enpresak ez du gatazkari irtenbide bat emateko negoziaziorik egin nahi izan, eta, ondorioz, gaur egun 210 eguneko greban gaude. Are gehiago, enpresak alde batera utzi ditu epaileek kaleratzeak egiteko arrazoirik ez zegoela esaten zioten bi epaiak.

“Enpresak negoziatzeko borondaterik ez duen arren, ELA prest dago irtenbide traumatikorik gabe gatazkari irtenbidea emango dioten mekanismoak bilatzeko”, baieztatu du sindikatuak.

Era berean, Enpresa Batzordeak deitu dituen mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu langileak, irailaren 10ean, ostiralean, izango den manifestaziotik hasita. 11:00etan abiatuko da Laudioko enpresaren egoitzatik.