ARCELOR MITTAL

UGT, CCOO eta USO sindikatuek beste ERTE bat adostu dute

2023/10/04
2009. urteaz geroztik, enpresak ia etenik gabe izan du onartutako espediente bat. Ez da neurria justifikatzen duen inongo informaziorik eskeini

UGTk, CCOOk eta USOk beste espediente bat adostu dute Arcelor Mittaleko zuzendaritzarekin. Urriaren 3an adostu zuten, eta indarraldia 3 hilabetekoa izango da, honako lantokientzat: Euskal Herrian, Etxebarriko, Lesakako, AMDSko, Amkoetan, eta banaketako langileei, eta Euskal Herritik kanpo estatuan Asturiaseko eta Valenciakoari.

Aldi baterako espedienteen erabilera egiturazkoa bihurtu da Arcelor Mittalen, 14 urte baitira lege tresna hori praktikan etengabe aplikatzen dela.

Negoziazio prozesuan, beste behin ere, enpresak ez die jaramonik egin ELAk egindako informazio eskaerei. Eskatutako dokumentazioa ez aurkezteak erakusten du espedienteak ez duela inolako justifikaziorik.

ELAk berriro eskatu dio zuzendaritzari Euskal Herriko lantegien etorkizuna bermatuko duten industria planak aktibatzea. Ez da inbertsiorik egiten, eta langile gutxiago eta batez besteko adin handiagoko plantillak daude. Gasteizko eta Iruñeko gobernuek ezin dute ezer egin gabe jarraitu, enpresako industria plantak degradatzen jarraitzen baitute.