Urkullu Bizkaiko patronalarekin bat datorrela argi geratu da berriro ere metaleko sindikatuen esanetan

2019/10/11
Bizkaiko metaleko ordezkariek Eusko Legebiltzarrean jarraitu dute Lehendakariak izan duen agerraldia. Urkulluren hitzaldia entzun eta gero, ELA, LAB, CCOO eta UGTeko ordekariak bat etorri dira Lehendakaria patronalaren alde dagoela adierazterakoan. “Urkulluk bat egiten du patronalarekin eta botere ekonomikoekin. Sindikatuekin, ordea, Eusko Jaurlaritzako inork ez du egon nahi izan, metalgintzako langileen eskariak eta gure borrokaren eta greben zergatiak entzun ahal izateko”.

Bestalde, sindikatuotako ordezkariek azpimarratu nahi izan dute ez duela inork gogo handiagorik akordioa egiteko, Metaleko sindikatuok eta batez ere metalgileek baino, haiek baitira prekarietatea gehien pairatzen dutenak. “Baina, normala denez, nahi dugun akordioak eduki duinak izan behar ditu” gaineratu dute.