Urola Debaldea ABEEan langileentzako gutxieneko %10eko igoera ekarriko duen hitzarmena lortu du ELAk

Gipuzkoako Aldundiarentzat errepideetako mantentze lanak egiten ditu Urola Debaldea enpresak. Akordioarekin urteko lanaldia 75 ordu murriztuko da. ELAk hitzarmenerako ezarritako helburuak lortu ditu. Lorpen hori antolaketa onari eta %95eko afiliazioari esker lortu da.
ELAk akordioa lortu du Gipuzkoako errepideen mantentze lanez arduratzen den Urola Debaldea ABBEE enpresako zuzendaritzarekin, eta, ondorioz, enpresako 45 langileen baldintzak nabarmen hobetuko dira. Langileen ordezkaritza osoarekin, ELAk hitzarmenerako ezarritako helburuak lortu ditu. Lorpen hori antolaketa onari eta %95eko afiliazioari esker lortu da.
Zehazki, hauek izan dira adostutako puntuak:
- Gutxienez % 10eko soldata igoera.
- Lanaldia urtean 75 ordu murriztea (1.615 ordu urtean).
- Kontziliazioan hobekuntzak dituen lan egutegia.
- Hobekuntza nabarmenak plusetan.
- Berme pertsonalak eta hitzarmen bermeak.
ELAk ontzat jo du akordioa, eta zorionak eman nahi dizkie Urola Debaldea ABEEko enpresako langileei, erakutsitako inplikazioagatik eta konfiantzagatik.