Zaratamoko Vulcanizados Zuloagako langileak greba mugagabean daude

Vulcanizados Zuloagako langileak, Zaratamon (Bizkaia), prekaritateari amaiera emango dion lehen enpresa hitzarmena lortzeko borrokan ari dira. Astelehenean, hilaren 28an, greba mugagabea hasi zuten, ekainean bertan 5 greba egun egin ostean.

Vulcanizados Zuloaga S.L. Zaratamon kokatutako automobilgintzako enpresa bat da eta Kimiken Estatuko Hitzarmena aplikatzen da. Hitzarmen honen aplikazioaren ondorioz, langile gehienek soldata oso txikiak dituzte, eta zati handi batek 1.000 euro baino pixka bat gehiago irabazten du hilean. ELAk du bertan ordezkaritza.

Gauzak horrela, ELAk borrokan eta greban jarraitzera animatu ditu langileak. Era berean, hitzarmena negoziatzera esertzeko eskatu dio enpresako zuzendaritzari, langileek pairatzen duten prekaritatea amaitzeko.