Zardoya OTISeko greba abenduaren 27ra arte luzatuko da

Hitzarmenaren negoziazioa Madrilen da, eta zuzendaritzak ez du kontuan hartzen Euskal Herriko plantillen iritzia:
- Ez du indarraldiko urte bakoitzerako soldata igoera duinen akordiorik lortu nahi, eta hori guztia enpresak etekin handiak pilatzen dituenean.
- Ez du bermatzen produkzioko eta mantentze lanetan lanpostuak sortzea, dauden lan karga nekagarriak arintzeko. Teknikari bakoitzak mantendu beharreko igogailu kopurua etengabe handituz eta segurtasun eza sortuz, bai langileentzat, bai erabiltzaileentzat.
- Lan erreforma aplikatu nahi du.
- Uko egin dio urteko lanaldia gutxitzeari, Euskal Herriko hitzarmenena baino handiagoa izanda ere.
ELAk uste du, gainera, hitzarmenaren negoziazioan oso elementu garrantzitsuak daudela, eta ez direla lantzen ari Madrilen, besteak beste:
- Langileek lana egiteko beren gain hartu behar dituzten kostuak (dietak, aparkalekua...)
- Laneko osasunarekin zerikusia duten elementuak eta laneko arropa egokiena ez izatea.
- Lana digitalizatzeak plantillarentzat eta erabiltzaileentzat dakarren arriskua.
Horregatik guztiagatik, grebarekin jarraitzea erabaki dute langileek, abenduaren 27a arte.
ELAk uste du grebak denon lan baldintzak hobetzeaz gain, gure arazo propioak konpontzeko Euskal Herrira negoziazioa ekarri behar dela. Gure iritziak, ekarpenak, borroka ikusaraztaraziz eta negoziazioetan bidezko akordio baten inguruan erabakitzeko gaitasuna kontuan hartu behar da.