Bizkaiko metaleko negoziazioa
Zazpigarren bilera berriro ere aurrerapenik gabe amaitu da
2026/05/26
ELAk salatu du FVEMek hitzarmenaren edukien negoziazioan sartu gabe jarraitzen duela eta mahaia blokeatuta mantentzen duela, lau plataforma sindikal desberdin dauden bitartean ez duela negoziatuko argudiatuta.
ELAk azpimarratu du negoziazioak barne hartu behar dituela KPIaz gaindiko soldata igoerak, jarduera guztietan subrogazioa bermatzea, antzinatasuna (egun izoztuta dago), lanaldi murrizketa, eta hitzarmenaren aplikazioa bermatzeko eta genero diskriminazioekin amaitzeko neurri eraginkorrak.
Datorren ekainaren 4an delegatuen batzarra egingo du egoera aztertzeko eta hurrengo dinamika sindikalak partekatzeko.