ARCELOR MITTAL (LESAKA ETA AGURAIN)

Zuzendaritzak errefusatu du enplegu-erregulazioko espedientea kentzeko ELAk egindako eskaera

2025/05/09
Maiatzaren 8an egin zen enplegu-erregulazioko espedientearen kontsultaldiaren bigarren bilera. Enpresak ez zuen proposamen berririk egin, eta kaleratzeekin eta Legasako lantokia ixtearekin aurrera jarraitzeko prest dagoela adierazi zuen.

ELAk salatu du Arcelor Mittaleko zuzendaritzak Legasa eta Aguraingo lantokietan 40 langile kaleratzeko asmoarekin jarraitzen duela. Beste urrats bat izango litzateke enpresa aurrera eramaten ari den enpleguaren suntsiketan, ELAren arabera.

Enplegu Erregulazio Espedientea negoziatzeko kontsulta-aldian, ELAk kaleratzeak ekiditeko eta industriaren eta enpleguaren etorkizuna bermatuko duten inbertsioak negoziatzeko eskatu du. Enpresak entregatutako dokumentazioan, ez dira EEEaren arrazoiak justifikatzen, eta, horregatik, ELAk hura erretiratzeko eskatu du berriro gaurko bileran.

Gainera, grebaren eragina murrizteko, gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu enpresak, funtsezko jarduera bat egiten dutela aitzakiatzat hartuta.

Hurrengo bilera maiatzaren 14an izango da. Plantilak mobilizazioekin jarraituko du enpleguaren eta lan eskubideen alde. Maiatzaren 13an eta 15ean 2 orduko lanuzteak egingo dituzte, eta egun osoko greba maiatzaren 14an.