ARCELORMITTAL (LEGASA ETA AGURAIN)

Zuzendaritzak kaleratzeekin eta Legasako zentrua ixteko asmoarekin jarraitzen du

2025/05/15
ELAk gogor salatu nahi du enpresak ez duela frogatu erabaki hau justifikatzen duten arrazoirik. Bihar lanuzte eguna aprobetxatuz asanblada ezberdinak egingo dira Agurain eta Legasako lan-zentruetan hurrengo astetik aurrera eman beharreko erantzuna adosteko.

Apirilaren amaieran, Legasa eta Aguraingo lan-zentruetan 40 langile arte kaleratzeko asmoa jakinarazi zuen enpresak..

ELAk urteak darama ARCELORre jarrera eta jarduna salatzen. Enplegu suntsiketa etengabea da azken urteetan eta hau estrategia horretan pauso bat gehiago da.

ELAk EEEa erretiratzeko eta etorkizun industriala eta enplegua bermatuko duten inbertsioetan oinarritutako negoziazioak hasteko eskatu du. Txosten teknikoa egin duten adituekin kontrastatu ondoren, agerian geratu da kausak egiaztatu gabe jarraitzen dutela, planteatutako kaleratzeak ez direla justifikatzen eta aurkeztutako dokumentazioa ez dela nahikoa horiek egiaztatzeko. Hori dela eta, ELAk gaurko bileran azpimarratu du espedientea etzera bota behar dela.

2 lan-zentruetako langileak Berriobeituko lan-zentruaren aurrean batu dira gaur. Enpresak negoziaketak eragindako lan-zentruetatik hurrundu nahi izan ditu eta greba eguna erabili dute bertaratzeko.

Hurrengo bilera datorren asteko maiatzaren 21ean izango da. Biharko deituta dagoen lanuztea erabiliko dute langileek egoeraren balorazioa egiteko eta hurrengo astetik aurrera eman beharreko erantzuna adosteko.