CASTMETAL VITORIA (GASTEIZ)

Langileek greba mugagabean jarraitzen dute

2026/02/25 Gasteiz
Langileek greba mugagabean jarraitzen dute
CastMetal Vitoria enpresako langileek hiru aste daramatzate greba mugagabean. Aurreko hitzarmena 2024ko abenduaren 31n amaitu zen. Urtebete baino gehiagoko negoziazioen ondoren, enpresak uko egin dio sindikatuek planteatutako funtsezko gaietan aurrera egiteari. Langileen egoera salatzeko, manifestazioa egin dute Gasteizen.