TUBACEX (LAUDIO ETA AMURRIO)
Plantillak lanuzteak hasi ditu hitzarmenaren negoziazioa berraktibatzeko
2026/02/25 Industria eta Eraikuntza Ibaizabal-Nerbioi Gasteiz
Laudioko eta Amurrioko Tubacexeko langileek, hainbat hilabetez hitzarmena negoziatzen aritu ondoren, otsailaren 26an mobilizatzea erabaki dute, negoziazioak aurrerapen gutxi izan dituelako. Enpresa Batzordeak 2 orduko lanuztea deitu du.
Zuzendaritzak elementu erregresiboak planteatzen jarraitzen du, eta horrek negoziazio mahaiko aurrerapenak oso mugatuak izatea eragiten du. ELAk elementu erregresibo horiek kentzea, inbertsio konpromiso argiak eta Laudioko eta Amurrioko lantegien alde egitea eskatzen du.