TUBOS REUNIDOS

ELAren ustez, EEEa ez dago behar bezala justifikatuta

2026/02/17 Industria eta Eraikuntza Ezkerraldea-Kadagua Ibaizabal-Nerbioi
ELAren ustez, EEEa ez dago behar bezala justifikatuta
ELAk zorraren inguruko azalpenik ez dagoela salatu du eta arrazoiak aztertzeko dokumentazio gehiago eskatu du.

Negoziazio Batzordearen bigarren bileran, ELAk adierazi du orain arte emandako informazioa "erabat eskasa" dela eta ez dagoela planteatutako neurriak babesten dituen Bideragarritasun Plan errealik, Zuzendaritzak adierazitakoaren aurka.

Amurrioko altzairutegia ixteak proiektu industrialaren bideragarritasuna arriskuan jarriko lukeela ere ohartarazi du sindikatuak, eta erabakia onartezina dela esan du.Horregatik, espedientea atzera botatzea eta enplegua bermatuko duen industria plan bat egitea eskatu du.