PAPRESA
Lanpostuak eta enpresaren bideragarritasuna defendatzeko lanuzteak hasi dira
2026/02/17 Industria eta Eraikuntza Oarso-Bidasoa
Enpresa-batzordeak deitutako mobilizazioaren ondorioz, ekoizpena lau orduz geldiarazi da 12:00etatik 16:00etara.
Komiteak salatu du hedabideen bidez ari dela izaten egoeraren berri, eta horrek kezka sortzen duela langileen artean. Batzordeak lau mobilizazio-egun deitu ditu guztira, eta Papresaren etorkizuna bermatzeko eta lanpostu guztiak mantentzeko eskatu dio enpresari.