11:00etan On-Line emanaldia | `Klima aldaketaren aurkako neurriak eta Energiaren Kartaren Ituna kontrajarriak dira´

2020/06/05
Ekainak 5, Ingurumenaren Nazioarteko Eguna izanik, ELAk klima aldaketaren inguruko online emanaldia egingo du. Klima aldaketaren aurkako borrokan dauden oztopo ugari ezagutzen ditugu, boteretsuenen interesak gehienak. Baina, oraingoan klima aldaketari aurre egiteko politika publikoak garatzeko ezkutuan dagoen oztopo handienetako bat ezagutuko dugu: Energiaren Kartaren Ituna. Klima aldaketari dagokionez Hego Euskal Herrian dugun egoera eta Energiaren Kartaren Itunak zein ondorio dituen azalduko dute Ainhara Plazaolak (ELA) eta Cecilia Olivetek (Transnational Institute).