“Amazonek ordain dezala” mundu mailako kanpaina babestu du ELAk
Amazonek langleak esplotatzen du. Biltegietan eta garraioan lan egiten duten langileak presio handiko egoeretara eramaten ditu, horrek gorputza txikitzen die eta, azken batean, beraien lanari uko egitera behartzen ditu. Komunitateak esplotatzen ditu.dirulaguntza handiak jasotzen ditu eta toki askotan ez du zergarik ordaintzen. Planeta esplotatzen du. 2022an emisio totalak %0,4 jaitsi zituen arren, enpresak 2378 urtera arte beharko luke 2040rako zero emisio helburua lortzeko.
CSIk, ELA partaide den Nazioarteko Konfederazio Sindikalak, Amazonen aurka gero eta gehiago diren sindikatuei, ekologistei, arrazismoaren aurkako taldeei eta fiskalitate progresibo baten alde lan egiten dutenei babesa ematen die. Amazonek, munduko seigarren enpresa garrantzitsuenak, irabaziak maximizatzeko ustiapen eta suntsitze estrategia aurrera eramaten du. Honek, ingurumen kalte handiak eragitea suposazen du, baita langileei, komunitateei eta gizarteari kostu sozial handiak ere.
Sindikatuak eta interesa zuten beste talde batzuk Manchesterreko (Erresuma Batua) mugimenduak antolatutako goi-bilera batean bildu ziren urriaren 27an eta 28an, enpresak berak nazioartean onartutako lan eskubideen urraketa sistematikoetan, ingurumen historial txarrean, lehiaren aurkako portaeretan eta zergen ordainketa ahalik eta gehien murrizteko estrategian sakontzeko.
Azaroan, hainbat ekintza kolektibo eta protesta egingo dira Amazonen Black Friday egunean (azaroaren 24a), eta 2022an 35 herrialdetan egindako 135 greba eta protestei gehituko zaizkie.
Hori dela eta, mundu osoko CSIko kide diren sindikatuek kanpaina hau babesten dute. baita ELAk ere, Amazonek ordaintzea lortuko dugu elkarrekin.