“Energia eredu iraunkor baterantz” jardunaldiaren bideo eta aurkezpenak

Gorka Buenok Inguru Gaiak ale berria aurkeztu zuen: "Euskal Herrirako energia eredu iraunkor baterantz". Euskal Herria kanpoko petrolioaren menpe bizi da eta liburu honetan etorkizunean burujabetza energetikorantz eta iraunkortasunerantz jotzeko gakoak ematen ditu. Hemen daukazue eman zuen hitzaldiaren bideoa eta erabili zituen gardenkiak.
Mikel Oterok, Fracking EZ! Araba plataformako kideak, frackinga zer den, zein arrisku dituen eta bultzatzen dutenek dituzten interes ezkutuak (frackonomy) azaldu zituen. Jendea frakinga debekatzeko HEL sinatu eta sinadurak biltzera animatu zuen. Hemen duzue hitzaldiaren bideoa.
Nicolas Goñi Bizi! mugimenduko kideak "Alternatiba, alternatiben herrixka" zer den azaldu zuen. Datorren urteko Pariseko COP21-ari begira 10, 100, 1000 Alternatiba antolatzera gonbidatu zuen jendea. Hemen duzue bideoa eta erabili zituen gardenkiak.
ELAk hurrengo hilabeteetan “enplegu berdeen” alde egingo duen kanpaina aurkeztu zen jardunaldi honetan.106.000 lanpostu berde berri sortu daitezke Hego Euskal Herrian sektore estrategikoetan iraunkortasunaren aldeko apustua egiten bada. Hemen duzue bideoa eta aurkezpenerako erabilitako gardenkiak.