“Kapitalismo globalaren kolapsoa” Inguru Gaiak bildumako lan berria

2020/11/03
Krisi garai honetan, beste krisi baten inguruko hausnarketa bat egin dugu, kapitalismoaren krisia: "Kapitalismo globalaren kolapsoa eta gizarte ekomunitarioetaranzko trantsizioa". Luis González Reyes, Ecologistas en Accioneko kidea da egilea.

 

Lan honetan, lehen-lehenik, ingurumen-krisia jorratu dugu. Horretarako, fenomeno hauen bereizgarriak azaldu ditugu: energia eta material gero eta gutxiago dugula eskura, klima-aldaketa eta ekosistema askoren disfuntzioa. Ondoren, arrazoitu eta azaldu dugu ingurumen-krisi hori (krisi ekonomiko eta sozialarekin erabat uztartua) gure ordena sozio-ekonomikoaren kolapsoa eragiten ari dela. Horren aurrean, ez dago alternatibarik, eta teknologiak ezingo ditu konpondu oraindik ere sortzen hasi berriak diren erronkak. Kolapsoak zer ekar dezakeen ez dago jakiterik, etorkizuna oso irekia ageri da, eta ordena sozial oso desberdinak izan sor daitezke. Azkenik, kolapso-testuinguru honetan, gaur egungo egoeratik gizarte ekomunitarioetarantz bidea nola egin jorratu dugu, eta batez ere lan-munduan jarri dugu arreta: nola egin daitekeen bide hori lan-munduan beharrezkoak diren aldaketen ikuspegitik.

Ikusi dokumentua

(Publikazio hau paperean eskuratu nahi izanez gero idatzi email bat helbide honetara: fundazioa@ela.eus)