“Klima aldaketak badu irtenbidea, borondate politikoa falta da”

Asbjörg Wahl Garraiolarien Nazioarteko Federazioko (ITF) lehendakariordea eta bertako klima aldaketaren inguruko lan taldeko kidea izan da. TUED Energia Demokraziarako Sindikatuen Sareko kidea ere bada.
Asbjörg Wahlek bere aurkezpenean parisko Akordioaren inguruan hitzegin zigun, nahikoa ez zela esanez eta klima aldaketa geldiarazteko falta dena borondate politikoa dela salatuz. Bere hitzekin geratzen gara “Klima aldaketarentzat irtenbidea badugu, geldiarazteko teknologia badugu, borondate politikoa behar da ordea”.