AHT
AHTrik EZ! 30 urte borrokan

Bizi dugun krisi ekosozial honetan inoiz baina garbiago ikusten ari gara AHTaren mitoa erortzen ari dela eta 30 urte hauetan oposizioak emandako aurreikuspenak betetzen ari direla. Zalantza izpirik gabe, gaur egun AHTa txikizioa, xahuketa eta elitismoaren adibiderik garbiena da, krisi honetan are gehiago hondoratuko gaituena.
Urte hauetan guzietan hainbat antolakunde aritu dira eta ari dira AHTaren kontra, talde tokian tokiko taldeak auzoetan, herrietan, eskualdeetan,... eta hauekin guztiekin borrokak uztartuz talde ekologistak, sindikatuak, gazteen antolakundeak, udalak, herri mugimenduak, ikuspegi tekniko-zientifikoa eman dioten ikerlariak.... Urteurreneko ekimenekin bat egin dute 80 kolektibo baino gehiagok, Euskal Herriko historiaren proiektu suntsitzaile, xahutzaile eta anti sozialena behin betiko geldiarazteko konpromisoa berretsiz.
ELA ere AHTaren aurkako borrokan aritu da eta horretan jarraituko du, ziur gaudelako beste eredu bat posible dela, gizartearen beharrei erantzungo diena eta ez negozioan oinarrituriko politikak butzatzen dituena. Lurraren defentsan eta eredu soziala eraldatzearen aldeko borrokak aurrera jarraitu behar du.
AHTaren aurkako borroka berretsiz, maiatzaren 6an ospatuko da 30. urteurren hau Euskal Herriko hainbat tokitan. Egitarau zabala osatu da herri eta eskualdeetan hainbat ekimen antolatuta. Hau bezalako azpiegitura suntsitzaileen aurkako konpromezua aldarrikatu eta ekimenetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.