Ainhara Plazaola: “Hidrogenoak behar dugun eraldaketa ekologiko eta soziala eragotziko du”

2021/06/07
Asko hitz egiten ari da azken aldian hidrogenoaz baina ez dago oraindik ezagutza handirik teknologia honek suposatzen duenaren inguruan: ze behar material dituen, ze behar energetiko, zertarako erabili daitekeen, ingurumen kosteak,... Baina saltzen ari direna ez dator bat errealitatearekin.

Baina zer da hidrogenoa?

Hidrogenoa planetan dauden elementu ugarienetako bat da eta beste elementu bati atxikita agertzen da, oxigenoari (ura) edo karbonoari (hidrokarburoetan) adibidez. Horrek esan nahi du, hidrogenoa lortzeko, hidrogenoa beste elementuetatik askatu behar dela. Eta elemetu hau bereizteko prozesuan energia behar da. Hau da, hidrogenoa energia bezala erabiltzeko, beste energia iturri bat ere behar da. Eta horrek gauzak zailtzen ditu.

Hidrogenoaren erabilerak eta konbustioak ez du berez berotegi efektuko gas emisiorik eragiten. Horregatik sarritan hidrogenoa energia garbi bezala definitzen da. Baina izan daiteke BEG emisioak izatea, hidrogenoa lortzeko erabiltzen den energia motaren arabera. Energia berriztagarria bada garbia izango da, baina energia fosilaren bidez lortzen bada emisioak izango ditu.

Erablitako energiaren arabera, koloreekin sailkatzen da:

  • Hidrogeno beltza ikatzaren energia erabiliz lortzen dena.

  • Hidrogeno grisa, gas naturala erabiliz lortzen dena. Gaur egun gehien erabiltzen dena da.

  • Hidrogeno urdina, gas naturala erabiliz ateratzen dena, baina gas naturalak eragiten dituen emisioak “kaptura eta almazenamentuaren” bidez neutralizatu egiten dira. Askok berriztagarri gisa hartzen dute, baina soluzio faltsu bat da, azken urteetan baztertuta zegoena eta orain berriro indartzen ari direna.

  • Hidrogeno arroxa edo morea, energia nuklearra erabiliz ateratzen dena.

  • Hidrogeno berdea, erabiltzen den energia berriztagarria denean.

Hidrogenoaren ekoizpen prozesuan erabiltzen dugun elektrizitatea energia fosiletatik edo nuklearretik eratorria bada, arazoak bere horretan jarraituko du. Dagoeneko hidrogenoaren sektorean inbertitu duten enpresa handien asmoek energia berriztagarrietatik oso urrun egongo diren zantzuak eman dituzte, beraz saltzen ari zaizkigun hidrogenoaren iraultzak ez du zer ikusirik energia berriztagarriekin.

Baina errealitatean, zein erabilera izango du hidrogenoak? Petrolioaren ordezkoa izango al da?

Energia berde eta garbitik hain urrun dagoela jakinik ere, ikusten ari gara izugarrizko interesak daudela hidrogenoa eta bere erabilera anitzak saltzeko. Erabileren artean ondorengoak aipatzen dituzte:

  • Hidrogenoaz baliatu daitekeen sektoreetako bat altzairugintza da. Altzairua ekoizteko erregai fosilak hidrogenoaz ordezkatuko balitu Europar Batasunaren berotegi efektuko gasen (BEG) emisioen %8 suposatzen duten emisioak murriztuko lirateke teorian.

  • Industria kimikoak hainbat prozesutarako erabiltzen du hidrogenoa jada, baina ez energia iturri bezala. Esaterako, ongarrien ekoizpenean, petrolioa fintzeko eta disolbatzaileen ekoizpen prozesurako. Gaur egun erabiltzen duten hidrogenoa ez da berriztagarria, eta sektorearen BEG isuriak EBko %2a suposatzen dute.

  • Garraiobideetan ere ba omen du erabilgarritasunik. Itsasontzietan dieselaren ordez. Bateriekin dabiltzan hainbat iibilgailurentzat aukera izan daiteke.

  • Abiazioaren sektorean, erabilgarria izan omen daiteke distantzia luzeetarako. Hidrogenoaren biltegiratzea beste berriztagarri batzuena baino errazagoa denez, hainbat sektoretan abantaila eskaini dezake.

  • Adibidez haize eta eguzki momentu handietan sorturiko energia berriztagarria biltegiratzeko balioko luke.

  • Etxeetan gas bidezko berokuntza sistemek hidrogenoarekin funtzionatu dezaketen aztertzen ari dira, baina oraindik teknologia asko garatu beharra dago.

Baina kontatzen ez dizkiguten beste datu batzuk ematea ere beharrezkoa da, hidrogenoaren erabilera kolokan jartzen duten datuak ere badaudelako:

  • Efizietzia energetiko bajua. Erabiliko den sektorearen arabera, 52%tik %70era arteko energia galera izaten du prozesu osoan zehar.

  • Garestia da, errentagarritasun ekonomiko baxua.

  • Garraiatzeko duen zailtasuna. Presiopean egon behar da, presio altua behar du, eta oso bolatila da.

  • Berriztagarriak desplazatzen ditu.

  • Elektrifikazioa eta energia kontsumoa gutxitzeko ahaleginak blokeatzen ditu.

  • Ura behar da. Krisi klimatiko batean egonik, oso kontuan hartzeko gaia da uraren beharra.

Hala saltzen duten arren, hidrogenoa ez da petrolioaren ordezko sinple bat izango.Trantsizio energetikoa askoz ere konplexuagoa izango da. Aurrean dugun erronka ez baita soilik trantsizio energetikoa, krisi ekologikoa da. Energia fosilak hidrogenoagatik ordezkatzeak ez du ezer konpontzen. Dugun ekoizpen, mugikortasun eta kontsumo ereduak planetaren mugekin talka egiten du, eta sistema errotik aldatu beharra dago.

Baina eraldaketa hau ez zaio interesatzen hidrogenoaren atzean dagoen lobbyari.

Eta nor dago lobby horren atzean?

Hidrogenoa modu honetan bultzatzearen atzean gas naturalaren industria dago. Eta hain indartsua den industria batek, lobby lanak egiteko izugarrizko baliabideak jarri ditu. Erabaki prozesuetan eta Bruselak diseinaturiko politiketan eragina izateko 58 mlioi euro jarri dituela deklaratu du, errealitatean askoz gehiago izango dira. Europar komisarioekin, beraien gabineteekin eta zuzendari orokorrekin 163 bilera egin zituzten gai energetikoak tratatzeko 2019ko abendutik 2020ko irailera. ONGekin ordea 37 bilera izan zituzten.

Europar Komisioak Hidrogenoaren Europar Estrategia onartu du eta bere helburuetan lobbyaren eskaera guztiak jasotzen ditu, besteak beste, 2030erako 430.000 milioi euro inbertitzea. (2014 eta 2020 artean 1.000 milioi euro inbertitu ziren). Estrategia bat onartuta egoteak bere aldeko araudia eta diru publikoa izango dituela esan nahi du. Eta ate birakarien bitartez, lobbyan zeudenak proiektuak aukeratu eta fondoak bideratzen dituzten instituzioetara pasa dira.

Dagoeneko baztertuta eta ahaztuta zeuden teknologiak berreskuratu nahi dituzte gainera, eta lortzen ari dira. Esaterako “karbonoaren kaptura eta almazenamentua”, dagoeneko baztertuta zegoen teknologia, berriro ere babes politiko, finantziero eta normatiboa ari da izaten, eta honek hidrogenoa lortzeko erregai fosilak erabiltzea justifikatzeko balio die 2050erako dituzten plan klimatikoetan.

Gasaren industriak dagoeneko existitzen den gas natural sareak etorkizuneko hidrogeno sare bezala erabili nahi ditu, hidrogenoa garraiatzeko egokitu asmoz. Europar Komisioa asmo hauekin bat dator eta honek atea irekitzen die gas azpiegitura berriak eraikitzeari. Etorkizuneko hidrogenoaren sarea aitzakia izaten ari da dagoeneko baztertuta zeuden gasoduktoen megaproiektuak berpizteko.

Honek garbi erakusten du asmoa ez dela sakoneko eredu aldaketa bat ELAk aldarrikatzen duen bezala, bultzatu nai den eredu honek denak lehen bezala jarraizea bilazen du: eragile berdinak, teknologia berdinak, azpiegitura berdinak, menpekotasun berdina, eta botere eta baliabide banaketa berdina.

Zer dakigu Hidrogenoaren Euskal Korridoreaz?

Euskal Herrian ere abian da hidrogenoa bultzatzeko lobbya. Hemen Petronor izan da bultzatzaile nagusia, eta Eusko Jaurlaritzak bidea zabaldu dio. Eusko Jaurlaritzak korridore hau duela hilabete batzuk aurkeztu zuen Europar fondoekin lotuta. Fondo haek gabe ezin baita ulertu proieku guzti hauen garapena. Baina guzti hau ez da bi egunetan egin, hau lantzen denbora daramate. 2020ko ekainean Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatu zuen Petronorrek, ekonomia zirkularra eta hidrogenoaren teknologiaren proiektu pilotuak bultzatzeko. 80 milioi inguruko inbertsioak ziren.

Petronor aspalditik ari da bere jarduerari alternatibak bilatzen. Gaur egun duen jarduerak izan dezakeen etorkizuna beraiek ere zalantzan dutenez, hidrogenoaren teknologia honetan burubelarri sartu dira. Petronorrek beretzat egindako lan hau beste leku batzuetan ere zabaltzen hasi da, dagoeneko martxan dauden sektoreak eta etorkizunean sortuko direnekin sarea zabalagoa, Hidrogenoaren Euskal Korridorea delakoa osatuz.

  • Eusko Jaurlaritzak gas naturalaren aldeko apustua egin zuen duela urte batzuk, transiziorako energia bezala saltzen zuena. Horregatik badago jada nahikoa industria gasaren inguruan, eta proiektu honek gasaren inguruko industriarekin ere sinergiak sortu nahi ditu.

  • Errefinerian bertan edo inguruko altzairutegietan lehen gai bezala erabiliko da.

  • Hidrogeno berriztagarria deitzen diotenaren inguruan, eta ekonomia zirkularrari loturiko proiektuetan, Petronorrek plastikoen pirolisi planta bat nahi du eraiki hortik ateratako erregai sintetikoekin hidrogenoa ekoizteko. Horri ere hidrogeno berriztagarria deitzen diote, hondakinen errausketatik ateratako energia berriztagarria den zalantza asko egon arren.

  • Hidrogenoaren inguruko teknologian interesatuak dauden enpresen kluster bat sortzen ari da. Energy Inteligence Center deitu dioen Ikerketa Zentru bat eraikitzeko asmoa dute.

  • Boroako Ziklo Konbinatuko plantan erabili nahi dute hidrogenoa erregai bezala.

  • Garraoiaren inguruko enpresak ere bat dira sarera, CAF trenekin eta Irizar autobusekin.

  • Etxebizitzetako galdaretan erabili daitekeen ari dira aztertzen sektore horretako beste enpresa batzuk.

  • Ekonomia zirlularraren aitzakiarekin, Gipuzkoan biogasa sortzen den instalazio batzuekin ere ari dira lanean, bertan sotzen den biogasa hidrogenoa ekoizteko erabiltzeko.

  • Banaketa sareei dagokienez, beharrezko lehengaiak ekoizten duten enpresekin ere, hodiak egiteko Tubacex-ekin, Ampok balbulak egiten ditu, eta gas banatzaile nagusia den Nortegas ere sarearen parte da.

Tapiak esan du jada, korridore hau aurrera eramango da, Europar Fondoekin edo fondo gabe. Baina Petronorrentzat 400 milioiko partida sartu dute jada fondoen eskaeran, beraz estrategikoa da Eusko Jaurlaritzarentzat ere. Gero eta argiago dago trantsizio hau “bai ala bai” gertatuko dela, gertatzen ari dela jada. Kontua da nolakoa izango den eraldaketa, irizpide ekologikoetan eta justizia sozialean oinarritutakoa, edo kapitalak irabazten jarraitzekoa.