Alberto eta Joakin, 5 hilabete desagertuta. ZALDIBAR ARGITU!

Bost hilabete hauetan, Zaldibarko zabortegian gertatutakoa oraindik ez da argitu. Eusko Jaurlaritzak ez du azalpenik eman eta luiziaren aurretik ematen ziren praktika irregularrak ezkutatzen saiatu da, Europako Batzordeak ere Eusko Jaurlaritzaren kontrol eza eta erantzukizuna aitortu duten arren.
Ez du inork erantzukizun politikorik beregain hartu, eta noski, ez da dimisiorik egon. Joakin eta Albertok desagertuta jarraitzen dute, familiak sufritzen eta Urkullu erantzunkizuna ukatzen, familiekiko benetako elkartasunik adierazi gabe.
Beharrezkoa da osasunaren, ingurumenaren eta pertsonen defentsan jarraitzea, eta erantzukizun guztiak argitu arte horretan jarraituko dugu ELAn.
Arrazoi guzti hauengatik, eta Zaldibar Argitu plataformaren aldarrikapenekin bat eginez, datorren uztailaren 4an Eibarko Unzaga Plazatik 17etan aterako den manifestazioari bere babesa adierazi nahi dio ELAk eta manifestazioan parte hartzeko deia egiten dugu.