Australiako suteak arazo globala dira

2020/01/17
Oraingoz sute horiek 10 milioi hektarea suntsitu dituzte, airea munduko kutsatuenetakoa ari da bihurtzen, dagoeneko 28 pertsona eta milioika animalia hil dira eta 20.000 etxe erre dira, kalte materialez gain. Baina kontua da Australiako suteen ondorioak planeta osora iristen ari direla. Adibide garbi bat klima aldaketa arazo globala dela eta ez lokala ziurtatzeko. Klima aldaketak eragina du berotegi efektua eragiten duten emisio altuko herrialdeetan, baina baita gutxi dituzten herrialdeetan ere.

 Sute horiek erakusten dute herrialde bakar bat ere ezin dela bazterrean geratu klima aldaketaren aurkako borrokan. Herrialdea erretzen hasi baino egun batzuk lehenago, Scott Morrison australiako lehen ministroak erregai fosilak defendatu zituen COP25ean, izan ere, Australia da horien esportatzaile nagusietako bat. Haien ingurumen politika tamalgarria da eta ikatzaren ekonomia defendatzeko duten argudio nagusia da isurketa globalen %1,3ren erantzule baino ez direla, eta beste batzuei dagokiela neurri eraginkorragoak hartzea. Lehen ministro kontserbadoreak maiatzean hauteskundeak irabazi zituenetik Trump eta Bolsonarorekin lerrokatu da eta aldaketa klimatikoaren aurkako ekintza globala boikoteatu du.

Baina errealitateak agerian utzi ditu agintari horiek. Oraingoz, sute hauek 10 milioi hektarea suntsitu dituzte, airea munduko kutsatuenetakoa ari da bihurtzen, eta dagoeneko 28 pertsona eta milioika animalia hil dira. Beti izan dira suak Australian, baina inoiz ez tamaina horretakoak. Australiako zonalde batzuetan ia erabat desagertu da euria, eta, ondorioz, suteek askoz azkarrago egin dute aurrera. Honi tenperatura altuak gehitu behar zaizkio, tenperatura maximoko errekorrak birritan hautsi baitituzte, eta oraindik uda australa hasi berria da. Gainera, hurrengo asteetan maximo berriak egongo direla iragarri dute meteorologoek. Suteetan erretako urteko hektareen datua ere izugarria da. Azken hamarkadetako batez bestekoa 280.000 hektareakoa zen jada, baina 2019an 10 milioi erre ziren hilabeterik beroenak baino lehen.

Sute hauek Lur planeta osoan klima alda dezaketela ohartarazi dute zientzialariek. Adibide garbia klima aldaketa ez dela tokian tokiko arazoa globala baizik ziurtatzeko. Hain dira masiboak, ezen eredu klimatiko orokortuak eragiten baitituzte eta mundu osoko ingurumena aldatzen baitute. Berotegi efektuko gas ugari isurtzen dute, urteko munduko CO2 isuri guztien %5 eta %10 dira. Airean geratzen diren partikula eta hautsek atmosferako beroa harrapatzen dute, planeta are gehiago berotuz. Fenomeno klimatiko arraroen irudi apokaliptikoak ikusten ari gara, hala nola laino laranjak, su ekaitzak atmosferan eta milaka kilometro egiten dituen kea. Sute hauek CO2, kedar, partikula fin eta berotegi efektuko gas bolumen handia eragiten dute, Australiako zerua eta Zeelanda Berrikoa ere estaltzen dutenak, eta Hego Amerikaraino iristen direnak. Keak airea kutsatzen du, arnasten duten pertsonen ongizatea mehatxatuz. Eta Artikora, Alaskara eta Groenlandiara irits daitekeen kedarrak izotzaren eta glaziarren urtzea bizkortu dezake.

Abenduan Morrison lehen ministroak esan bazuen ere ez zela sinesgarria klima aldaketaren eta sute uholdearen arteko lotura bat egitea, orain onartu du "lotura bat egon daitekeela isurien murrizketaren eta ingurumena suntsitzen duten suteen aurkako babesaren artean". Eta 2030erako isurketak %28 murrizteko konpromisoa duela esaten du, munduko ikatz esportatzaile handiena izanda ere.

Australiak abisu bat izan beharko luke klima aldaketa ukatzen duten gobernuentzat eta hari aurre egiteko ezer egiten ez dutenentzat. Sute horiek erakusten dute klima aldaketaren ondorio suntsitzaileak ez direla etorkizuneko arazo bat, oraingoa baizik.