KLIMA ALDAKETA

Berriro ere, NBEk ohartarazi du larrialdi klimatikoaren larritasunaz

2023/10/05
NBEko idazkari nagusiak, munduko buruzagien aurrean egin duen hitzaldi kezkagarrienean “gizateriak infernuaren ateak ireki ditu” esan zuen. Emisioak murrizteko eta energia garbietarako trantsizioa egiteko ahaleginak azkartzeko eskatu zien munduko agintariei.

Antonio Guterresek, NBEko idazkari nagusiak, Anbizio Klimatikoari buruzko Goi Bileran esan du gizateria temperaturak 2,8 ºC igotzeko bidean doala. Arriskua eta ezegonkortasuna areagotzen ari dira, eta datuek horrela adierazten dute.

Ipar hemisferioko 2023ko uda meteorologikoa izan zen beroena Lurrarentzat, 1880an munduko tenperatura erregistroak ezarri zirenetik. 2023ko udako tenperatura errekorrak ez dira zifra multzo bat soilik, mundu errealean ondorio kaltegarriak dituzte. Muturreko klima mundu osoko bizitzak eta bizimoduak mehatxatzen ari da. Uholdeek uztak suntsitzen dituzte, tenperatura igotzearen ondorioz gaixotasun birulentuak agertzen dira eta basoetako sute historikoetatik ihes egiten duten pertsonen exodo masiboa gertatzen ari da. Klima aldaketaren inpaktuak mehatxu dira gure planetarentzat eta etorkizuneko belaunaldientzat. NASAk eta nazioarteko beste erakunde batzuek frogatu dute berotze hori giza jarduerek sortutako berotegi efektuko gasen emisioek eragiten dutela batez ere.

NBEko idazkari nagusiak dei bat egin zuen, bidezko energia trantsizio baten bidez, kaskadan datozen hondamendiak saihesteko. Ohartarazi zuen klimaren aldeko ekintzak txikitu egiten dituela desafioaren handitasunak; izan ere, gizateria tenperaturak 2,8 ºC igotzeko bidean doa, eta horrek arriskua eta ezegonkortasuna areagotzen ditu. Hainbat hamarkadako atzerapena daramagu. Munduko liderrei eskatu zien neurriak har ditzatela eta emiso eragile nagusiei, herrialde aberatsei, suspertzen ari diren ekonomiei babesa eman diezaietela eskatu zien, krisiari aurre egin ahal izateko. Erregai fosilentzako diru laguntzak amaitzeko ere eskatu zuen.

Munduko herrialde pobreenak klima aldaketaren eraginak neurriz kanpo pairatzen dituzte, beraiek eragin ez duten krisi baten ondorioz. Agindutako finantzaketa ez da gauzatu. Alde guztiek azaroan jarri behar dute martxan Galeren eta Kalteen Fondoa COP28an. Guterresek gogorarazi du herrialde aberatsenek 100.000 milioi dolarreko konpromisoa bete behar dutela, Klimarako Funts Berdea berritu eta egokitzapenerako finantziazioa bikoiztu behar dutela. Justizia klimatiko handiagoaren beharra begibistakoa da COP28aren atarian.