Bizik Petrolioaren Industriaren Goi Bileraren aurrean mobilizazioak deitu ditu Pauen

2016/04/01
Apirilaren 5etik 7ra Mundu Mailako Petrolioaren Industriaren goi bilera egitekoa da Pauen, «Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»a.

Mundu osoko petrolio eta gas konpainia haundienek Pauen elkartzea erabaki dute apirilaren 5etik 7ra, MCE Deepwater Development Gailurra izango den egiazko «Klima eta Ozeanoen lurperatzaileen COP21»an. Beraien helburua? Itsasoan hidrokarburoen miaketa eta ustiatzea biderkatzea. Alabaina, miaketa eta ustiatze horiek zuzen zuzen eramango gaituzte klimaren itzulbiderik gabeko eta kontrolez kanpoko nahasmendura. Klimaren eta gizadiaren kontrako krimena da.

Gailur estrategiko horren gauzatzea gelditua izan dadin bortxa gabeko mobilizazio eta ekintza masibo eta deliberatuak egingo dira. Bizi mugimenduak hainbat ekintza antolatu du industria honek dakarren hondamendia salatzeko.

Bihar, apirilak 2, Pauen aldaketa klimatikoaren aurka antolatu duten ekitaldian Amaia Muñoak, ELAko idazkari nagusiaren albokoak, parte hartuko du klima aldaketari aurre egiteko beharrezkoak diren enplegu berdeen sorrera defendatzen ELAk egin duen kanpaina azaltzeko.

Informazio gehiago