Bizkaiko hondakinen egoera Gipuzkoakoa bezain txarra, edo okerragoa, da

2018/05/29
Gipuzkoako hondakinen egoera kaotikoa dela esaten den arren, eta Bizkaia erreferentziatzat aurkeztu nahi diguten arren, Bizkaiko egoera oso txarra dela salatu behar dugu. 2016an argitaratutako datuak faltsuak zirela agerian geratu zen. Eta orain berriro gertatu da.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta GHKk hurrengo urteetan 120.000 tona zabor Zabalgarbira tratatzera eramateko erabakiaren aurrean, ELAk salatzen du bai Gipuzkoan bai Bizkaian egiten den hondakinen kudeaketa eredua ez datorrela bat Europako arauekin eta hondakinen tratamendurako hierarkiarekin.

Gipuzkoako Ingurumen Diputatuak eginiko adierazpenak esanguratsuak dira benetan. Zaborraren tratamenduan Gipuzkoa beste lurraldeen menpeko omen da eta badirudi hori dela larriena, eta ez hondakinak modu iraunkor batean ez kudeatzea. Menpekotasuna azken urteetan Gipuzkoan egon den kudeaketa eskasaren eta erraustegia eraikitzearen atzerapenaren errua omen da.

Lehenik eta behin, adierazpen hauek gezur hutsa dira. Zabor tona hauek ezin tratatzearen errua tratamendu planten eraikuntza geldiaraztea erabaki zuenarena da, hau da, EAJrena. Bazegoen Gipuzkoan hondakinen frakzio guztientzat tratamendu plantak eraikitzeko proiektua, eta bertan behera utzi zuten erraustegia eraikitzeko. Eta bigarrenik, hondakinak tratatzeko beste herrialde baten menpe egotea ez da larriena, larriena hondakinak erraustegi batera eraman eta han erretzea da, erraustegia dagoen lurraldea kontuan izan gabe. Guzti honen atzean erraustegia bai ala bai eraikitzeko EAJk izan duen jarrera dago, hau da beraien interes nagusia, ez menpekotasuna gutxitzea ez eta iraunkortasuna bermatzea ere, negozioa egitea da lehentasuna.

Gipuzkoako hondakinen egoera kaotikoa dela esaten den arren, eta Bizkaia erreferentziatzat aurkeztu nahi diguten arren, Bizkaiko egoera oso txarra dela salatu behar dugu. 2016an argitaratutako datuak faltsuak zirela agerian geratu zen. Eta orain berriro gertatu da. Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen gaikako bilketaren datuak publiko egin ditu, ez birziklapenarenak, eta dena nahasten saiatu da hobekuntza egon dela sinestarazteko. Baina errealitateak erakusten du 2017an hondakinen %19,6 bildu zela gaika, eta ez dakigu kopuru honetatik zenbat birziklatzen den. Hondakin guztiaren % 78,4 nahastuta biltzen da beraz ezin daiteke birziklatu eta Zabalgarbin bukatzen du. Datu ezin okerragoak dira, eta makillatzea jendartea engainatzea da. ELAk behingoan Bizkaian hondakinen kudeaketa iraunkor bat ezartzea exijitzen du, errausketa gabea eta orain proposatu duten 5. edukiontzia baino haratago joango dena, dagoeneko frogatuta baitago ez duela birziklapen datua nahikoa hobetzen.