COP30ari justizia klimatikoa eskatzeko ostiralean Bilbon egingo den elkarretaratzearekin bat egin du ELAk
Ez dira krisi isolatuak: elkarri lotutako hainbat eraso eta mehatxu bizi ditugu.
Erregai fosilen menpe mantentzen gaituen eredu ekonomiko zaharkitu eta injustu batek markatutako momentu kritiko baten bizi gara. Eredu honek bizitza arriskuan jartzen du eta honen ondorioak jada bizitzen ari ditugu bero-bolada, sute eta uholdeen bidez, biztanlerian eta ekosistemetan inpaktu handia izanen.
Gobernuek kapitala lehenesten jarraitzen dute gure biodibertsitatea, bizitza kalitatea eta kulturaren aurretik, proiektu ekozidak finantzatuz, hala nola, Urdaibaiko Guggenheim-a, subflubiala edo gutxi batzuei mesede egiten dieten makroproiektuak.
Bide partekatu bat sortzea beharrezkoa da, pobreziaren eta desberdintasunen aurka, arrazakeria eta kolonialismoaren aurka eta etxebizitzaren eta duintasunaren aldeko premiazko eraldaketa bat eskatzeko.
Horregatik mobilizatuko gara Bilboko Arriaga plazan ostiral honetan, azaroak 14, 18:30etan, COP30-a ospatzen den bitartean, norabide aldaketa eskatzen duen mugimendu globalera batzeko, guztiontzako justizia eta elkartasunerantz. Boterea, baliabideak eta erabakiak komunitateen esku nahi ditugu, sute eta uholdeak jasaten dituzten komunitateen esku, eta ez gure zaurgarritasunaz aberasten direnen eskuetan.
Berdintasunean, duintasunean eta zaintza kolektiboan oinarritutako etorkizunaren alde borrokatzen dugu. Eta ez dugu atsedenik hartuko esplotazioa eta bazterketa ezabatu arte.