EAEko energia kontsumoaren egoera
Azken datuak aztertuta, hau da EAEko energia kontsumoaren argazkia:
-
Energia kontsumo gordina %10,8 murriztu da 2020 urtetik, baina ez da nahikoa murriztu. Gasaren konsumoa %29,7 igo da eta petrolioarena %15,7 murriztu da.
-
Azken kontsumorako iturri nagusia petrolioa da, eta gasak eta elektrizitateak jarraitzen die hurrenez hurren. Zuzenean kontsumitzen den energia berriztagarri kopurua %7 da, eta energia fosilen kontsumoa da nagusi %68arekin. Kontsumitutako elektrizitatearen %43a da berriztagarria. Beraz, guztira EAEn 2024an kontsumitu den energiaren %82 fosila izan da eta %18 berriztagarria.
-
Energia gehien kontsumitzen duen sektorea garraioa da %48arekin, eta industriak jarraitzen dio %33arekin. Kontsumo murrizketa sektore hauetan egin behar da batez ere, bien artean kontsumoaren %81 osatzen baitute.
-
Garraioaren kasuan, kontsumitzen den energiaren %94 petrolioa da eta honek trantsizioa asko zailtzen du. Industriaren kasuan ordea, kontsumoaren %44a elektrizitatea da eta gas naturala %39.
Trantsizio energetikoaren beharra ez du inork zalantzan jartzen datu hauekin. Beharrezkoa da EAEn energia berriztagarri gehiago sortzea, energia kontsumoa gutxitzea eta energia fosilak alde batera uztea. Hiru pausu hauek ezinbestekoak dira trantsizioa benetakoa izateko. Baina honi gehitu behar zaio trantsizioa justua izan behar dela, hau da, pertsonen eta planetaren beharrei erantzun behar diela eta ez multinazionalen irabaziei. Berandu baino lehen elementu guzti hauek jasotzen dituen trantsizio bat planifikatu beharko da, edo trantsizio ez da justua eta onargarria izango.