TRANTSIZIO EKOSOZIALA

Ekainaren 2an trantsizio ekosoziala aztergai ELAn

2023/05/23
Jardunaldia Aguraingo Harresi aretoan egingo da goizeko 10:30etan eta bertan izango da ELAren Nazio Kontseilua. Hizlariak Antonio Aretxabala geologoa, Iparraldeko Bizi! mugimenduko Alexia Tosini eta Antton Hariñordoki, eta ELAren ingurumen alorreko Ainhara Plazaola izango dira.

Trantsizio ekosozialaren beharra uka ezina da, baita Hego Euskal Herria ere. Azken hamarkadan klima aldaketak eta larrialdi ekologikoak gogor jo du gure lurraldean eta kalteak eta ondorioak pairatzen ari gara. Ez bakarrik ingurumenean eragina duten ondorioak, baita ekonomian eta gizartean ere.

Jardunaldi honetan ekarpen ezberdinak egingo dira trantsizio ekosozialaren bidean. Antonio Aretxabalak material eta energiaren mugak azalduko ditu. Biziko kideek urriaren 7 eta 8an Baionan ospatuko den Eusakl Herria Burujabe ekimena aurkaztuko dute. Ainhara Plazaolak berriz, ELAn hurrengo hilabeteetan trantsizio ekosozialaren inguruan egingo den barne lana azalduko du.

ELArentzat berebiziko garrantzia duen eztabaida da trantsizio ekosozialarena. Gizarte justuago, demokratikoago eta jasangarriagorantz aurrera egin behar dugu, eta sindikatua eraldaketa honen bultzatzaile izan behar da. Ezin dugu enplegua galdu edo suntsipen kapitalistaren artean aukeratu. Lan eskubideak eta bizitzarekin bateragarriak diren jarduera ekonomikoak uztartzen dituzten trantsizioak bultzatu behar ditugu, negoziazio kolektiboaren eta mobilizazioaren bitartez.