Energiaren benetako kostea

Pablo Cotarelo sektore energetikoaren analista da. Observatorio de la Deuda en la Globalización elkarteko kidea izan da, baita Ecologistas en Accion elkarteko Energia eta Klima Aldaketa ataletako koordinatzailea ere.
Pablo Cotarelok “Energiaren benetako kostea” txostenaren ondorioak aurkeztu zituen. Beste ondorio batzuen artean, 1998 eta 2013 artean modu ilegitimo batean industria elektrikoari ordaindutako kopurua azaldu zigun: 80.000 milioi euro baino gehiago. Gainera sistemak osasunean eta ingurumenean sortzen dituen eta kontutan hartzen ez diren kosteak azaldu zituen.