ELA irailaren 20tik 27ra klima aldaketari aurre egiteko mobilizatuko da

2019/09/13
ELAk irailaren 20an egingo du bere ekitaldia eta astean zehar deituriko gainontzeko mobilizazioetan ere parte hartzera deitzen du bere afiliazioa.

 

Mundu mailan deiturik dagoen mobilizazio dialdiari erantzunez, ELAk irailaren 20an ekosozialismoa eta trantsizio energetikoa abiapuntu izango dituen mahaingurua antolatu du. Ondoren Bilboko kaleetan manifestazioa egingo du.

Irailaren 20tik 27ra gure herri eta hirietan antolatu diren mobilizazioetara ere atxikitzen da ELA, eta bere afiliazioari deia egiten dio mobilizazioetan parte hartzeko.