ELA `AHTrik ez, Tren Soziala bai´ lemapean Gasteizen egingo den manifestazioan izango da

2019/05/16
AHTren aurrean alternatiba badagoela aldarrikatzeko hainbat eragilek maiatzaren 18rako Gasteizen deitutako manifestazioari atxikimendua ematen dio ELAk eta bere militantziari bertaratzeko deia egin ere.

Ez dugu Abiadura Handiko Trenaren proiektua onartzen. Arrazoi asko ditugu baztertzeko: ekonomikoki, sozialki eta ingurumen ikuspuntutik jasangarria ez den proiektua da hau, lurraldean eta gizartean kalte handia eragiten duena.

AHTk badu alternatiba. Tren Soziala da benetan behar dugun trenbide eredua: egungo trenbide sarea egokituz egingo dena, pertsonen benetako beharrei erantzungo diena eta ingurumenari eragin kaltegarririk eragiten ez diena.

Horregatik, `AHTrik EZ, Tren Soziala BAI,´ lemapean maiatzaren 18an egingo den manifestazioari ELAk atxikimendua adierazten dio eta bere militantziari parte hartzeko deia egiten dio.