TRANTSIZIO EKOSOZIALA

ELAk bere babesa adierazten die Altri enpresak Palais de Rein (Galizian) egin nahi dituen plantaren aurkako mobilizazioei

2024/05/31
Galiziako CIGAK eta beste eragile batzuk, Palais de Rein Altrik aurrera eraman nahi duen proiektuaren aurka mobilizatzen ari dira. Proiektua industria eredu harrapariaren adibide garbia da, baliabide naturalen akaparamenduan oinarritutako proiektua, ekonomian, gizartean eta ingurumenean eragin larriak izango dituena.

 

Altrik aurreikusitako bi lantegiek (zelulosa disolbagarrikoak eta ehun-zuntzezkoak) ur, energia eta eukalipto arbolen kantitate handiak beharko dituzte, baliabideak xahutzen dituen eredu industriala indartuz. Lurraldean eragin handiak izango ditu eta, gainera, eremuko beste produkzio-sektore eta jarduera ekonomiko batzuk arriskuan jarriko ditu. Nekazaritza-azalera erabilgarria gutxituko du eukaliptoari lotutako baso-jarduerari eskainitako lur kopurua gehituz. Honez gain, osasunari, atmosferari ondare kultural eta naturalari, atmosferari eta urei larriki eragingo die, Ulla ibaiaren eta Arousa itsasadarraren bideragarritasun ekologikoa are gehiago arriskuan jarriz.

Trantsizio ekosoziala behar beharrezkoa den momentu honetan, guztiz onartezina da kontrako norabidean doazen proiektuak bultzatzea, Altriren hau esaterako. Enplegu duinaren, jasangarritasun ekonomiko eta sozialaren eta beste nekazal jarduerekiko bateragarritasunaren aldeko apustua egiten duten proiektuak behar ditugu. Horregatik, ELAk bere arbuioa adierazi nahi du proiektu honen aurrean eta egiten ari diren mobilizazioekin bat egiten du.