ELAk, beste eragile ekologista eta sindikalekin batera "Enplegua eta Trantsizio Ekosoziala" txostenaren lanketan parte hartu du

2021/06/17
Ekainaren 22ean arratsaldeko 7etan, Bilboko La Bolsa gizarte etxean, ELA, ESK, IAC, LAB eta MATS sindikatuek, estatuko Ecologistas en Acción elkarteak eta Antikapitalistas alderdiak, txosten bateratu bat aurkeztuko dugu mahai inguru batean. Egungo krisi ekosozialaren esparruan enpleguak bizi duen egoera aztertuko dugu. Zazpi eragileek behar den benetako trantsizio ekologikoa gauzatuz sor daitezkeen enplegu kopurua zehaztu eta horretarako behar diren neurri zehatzak proposauko ditugu. Enplegua mantentzea ez baita erronka ekologikoaren aurka jarri behar.

Enplegu batzuk desagertu arren, beharrezkoak diren beste batzuekin ordezkatu beharko dira. Halaber, baliabide gutxiago dituzten herritarrak diskriminatzen dituzten alternatiba ekofaxisten aurrean irtenbide ekosozialista eta demokratikoak gauzatzeko beharra ere azaltzen da txosten honetan.

Mahaingurua modu presentzialean edo online hurrengo helbidean jarraitu daiteke: https://labur.eus/ekainak22