ELAk Energia Berri Baten aldeko plataforman parte hartzen du

2014/03/11
Urtarrilaren 25ean EAEko “Energia Eredu Berri Baten Aldeko Plataforma” aurkeztu zen, non ELAk parte hartzen duen.

ELAk parte hartzen duen plataforma hau estatu mailako plataforma baten nodo independentea da. Bere helburua energia ereduaren aldaketa bultzatzea da, eredu hau energia berriztagarrian oinarritzea eta denok energia eskuratu ahal izatea da. Egungo sistema energetikoari aurre egin nahi diogu, multinazional gutxi batzuei mesede egiten dien eta bitartean pobrezia energetikoa etengabe zabaltzea posible egiten duen sistemaren aurka. Mobilizazioa ezinbestekoa da aldaketa hau aurrera eramateko, eta horrela egingo dugu. Baina informazio kanpainak ere martxan jarriko ditugu eta gai honen inguruan presioa egingo dugu. Dagoeneko euskal hiriburu guztietan pobrezia energetikoaren aurkako kontzentrazioak egin dira eta hurrengo mobilizazioen berri ere emango dizuegu.

Bitartean plataformari buruzko informazio aurkitu dezakezuen web orrian, hemen klik eginda.