ELAk fracking-a EAEn ez baimentzea exijitzen du berriro

2018/10/17
Eusko Jaurlaritzak berriro baimendu du fraccking-a EAEn. Oraingoan Bizkaia eta Gipuzkoako hiru lur eremutan eman du baimena zundaketak egiteko, guztira 1.306 kilometro kuadroko lur eremua da.

Azken urteetan argi geratu da herritarrek ez dutela fracking-a onartzen: Herri Ekimen Legegilea egin zen, mobilizazio jendetsuak... Baina Eusko Jaurlaritzak bere horretan jarraitzen du, gizartearen gehiengoaren kontra eta Rajoyk Konstituzionalean defendatzen zuen energia ereduari jarraituz. Horregatik, berriro exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari bertan behera utzi ditzala baimen hauek eta trantsizio energetiko iraunkor baterako urratsak egin ditzala, energia fosilak behin-betiko alde batera utziz.