ELAk Frantziako energia sektoreko sindikatuek energia publikoa defendatzeko egin duten greba babestu du

2021/01/24
Azken asteetan, elektrizitate eta gas langileek energia publikoa defendatu dute. Grebaren ekintzak Frantziako energia sektoreko federazioek deitu dituzte, FNME-CGT, CFE-CGC Énergies, Fo Energie et Mines eta FCE-CFDTk.

Greben arrazoia Frantziako Gobernuak EDF elektrizitate konpainia nazionalarentzat aurkeztutako proposamen multzoa da. Beraien esanetan herrialdearen onurarako EDFren erabilgarritasuna berrezartzeko proposamena da. "Hercules proiektua" izenburupean, proposamenak elektrizitate konpainia nazionala EDF hiru entitatetan banatzea du helburu, koloreen bidez identifikatuta. EDF Bleu enpresaren energia nuklear eta termikoaren sorkuntza atalek (gasa, ikatza, etab) osatuko lukete. EDF Gold atalak herrialdeko zentral hidroelektrikoak eramango lituzke. Eta EDF Green atalak banaketa eta berriztagarrien sorkuntza eramango lituzke.

Sindikatuen arabera, proposatutako aldaketek EDFren onura publiko integratua lortzeko gaitasuna kaltetuko lukete, energia segurtasuna eta lanpostuak arriskuan jarriko lituzkete, eta interes orokorraren aurka joango litzateke. Egitasmoaren arabera, EDF Bluek eta EDF Goldek enpresa publikoak izaten jarraituko zuten, eta EDF Green berriz, inbertsio pribatura irekiko zuten. Kostuak sozializatzeko eta etekinak pribatizatzeko adibide klasiko bat.

Hainbat herrialdetan energia sektoreko zerbitzu publikoetako enpresek bezala, EDFk finantza erronka esanguratsuak jasan ditu, ustez lehiakortasunera eta energia berriztagarrien sorkuntzaren hazkundeari nabarmenki zuzendutako politika neoliberalen ondorioz. Baina TUEDen azken lanek erakutsi diguten bezala, neurri horiek kaosa ekartzen dute energia sektorera. Eta "inbertitzailearen arriskua" sartzen dute, hau da, gobernuek bermeak eman behar dituzte sektore pribatuko inbertsioak bermatzeko. Gobernuak energia-mota guztiak diruz laguntzera behartuta daude, horniduraren egonkortasuna bermatzeko, sistema osoan energia berriztagarri aldakorraren proportzioa handitzen baita: aberastasun publikoa esku pribatuetara transferitzea.

EDFren kasuan, konplikazio gehigarri handia sortzen da enpresa legez behartuta dagoelako bere elektrizitate nuklearraren produkzioaren %25 lehiakideei saltzera, merkatuko prezio finko batean. Herkules proiektuak hau %100era igo zezakeen proposatutako berregituraketarekin, jabetza publikoko energia nuklearra sortzeko gaitasuna inbertitzaile pribatuentzako izugarrizko onura bihurtuz.

Frantzian proposatutakoa ondasun publikoak pribatizatzeko eta liberalizazioan pausu gehiago emateko izan da, baina langileek argi dute energia sektoreak publikoa izan behar dela eta grebak arrakasta handia izan du. ELAk Frantziako energia sektorean greba egin duten langileak zoriondu nahi ditu eta beraien borrokan bidelagun garela adierazi.

 

Irakurri hemen ELAk eta mazioarteko beste hainbat sindikatuk sinatutako elkartasun manifestua.